XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. ZUBIKARAI. ERREGIEN ERREGALUAK.

Goguan daukat, 1937`ko Urtarrillean, Eguna egunkaria sortu eta bereala.

Errege jaia gaiñean gendulako, batek lan txiki bat idatzi ebala Erregien erregaluei buruz.

Mutrikuarra zan idazlea eta orduan gizon ondradutzat an bizi ziran gizon batzuei oiñetakoetan zer ipini eskatzea zeaztuten eban.

Nai eta ordurako gure errialde au erdibituta egon eta Mutriku beste aldean gertatu, laster jakin eben angoak idatziaren barri, eta gerra amaitu baiño len eldu zan idazlearen belarrietara zelako erantzuna emoteko ustea euken, lenengo aukeran, bere erritar areik.

Eta olgeta, jolasa, ia garrazkeri odoltsu biurtu zan. A zelakoa izango zan!.

Erregien erregaluak euki eben gure artean alako berezitasun bat gure umearoan.

Ez ziran gaur aiñako opari aberats eta bakanak.

Nik esango neuke gaur baiño bardintsuagoak zirala eta ez zala sortzen gaur aiñako arrokeririk, ez eta gaur besteko konparaketarik be.

Gure denporetan erregeak ba ekien bat zelakoa zan be.

Eta ba ekien, makilla barik, neska mutillen nagikeriak zuzentzen.

Orretarako egozan ikatza eta serrautsa lotsari, nai eta oiñetakoak txukun garbituta ipini eta ametsez beterik.

Gaurko erregeak beste mundu baten bizi dira.

Nik ez dakit gure kantu zarretan esaten diran nobleak edo ta magoak diran.

Gauza bat nai, nai eta jai au umeentzat jai guzurtia zala ta, geroago etsipena eroaten eutsena zala ta jardun, gero ta arrokeri geiago igarten da oparietan.

Askotan, gaiñera, erregeak eurak ezagutzen eta ulertzen ez dakiezan opariak eskiñita, gaurko teknika eta ikasketen ondorenez umeak gurasoak baiño obeto ezagutu dituelako, guraso askorentzat buruauste biurtzen dira.

Ez ori bakarrik. Ba dauke munduko gurarien aurkako irakaspen oker bat be.

Indarkeriaren aurka mundu guztia oiuka eta erreguka dabillen mundu onetan, len amesetan sortutako errege ez-ezagunen ordez, gaur ondo ezagutzen gaituen gurasoak, gu geu gara indarkeriaren ezaugarri eta erakusle diran jostallurik bildurgarrienen kideak euren eskuetan ipinten doguzanak.

Indarkeri eskola antzekoak zabaltzen doguz, konturatu barik.

Onetan ba dago oitura batzuk orraztu bearra.

Batetik gizartearen ontasunaren aurkakoak.

Gizonaren bardintasun edo egokitasun bat eten leikienak, gizonen artean alderantziak zortu leikezanak.

Egon zan erregien egunetan gizon ondraduen oitura.

Txistularien eskea, asiera baten.

Gero gizon mugatu batzuetan geratzen zana.

Errege jai eguerdian gizon batzuen edo aukeratuen atadietan tanboliña jotea zan.

Beti ziran batzuk gizon ondraduak, nai ta gertaera askotan, ontasun ori, norbere aldez, baiña besteen kaltez erabili.

Gaitz da bizi izan doguzan urteetan txirristada barik beti zintzo jokatzea.

Okerra ez zan txistulariak eskupekoak batu al izateko erabide bat billatzea.

Okerra au zan: Tanboliña gizon ondraduei bakarrik jotea eta gizon ondradu orreik oituraz izentauta eukitea.

Eta amaika gizon ondratu bizi ziran, lan eta lan eguneroko zeregin eta familiak aurrera ezin ataratea bizi ziran arteko penitentzi ebela.

Azken baten txistulariak eurak izan ziran erregien baimenaz tituloak kentzea erabagi ebenak, egun onetako atadietako tanbolin jotea mututuaz.